XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horrela desagertu zen Gasteizko Apaizgaitegitik Estatu Espainiarrean izan zen lehenbiziko Etnografia-Elkartea, bere laborategi, museo eta guzti.

Lehen esan dugunez, ordea, lagunak ere bazituen Joxemigelek Apaizgaitegian: Antonio Pildain eta Manuel Lekuona, beste batzuen artean.

Euskarazko katedra bat zegoen seminarioan: Manuel Lekuona zen buru eta Kardaberaz Bazkuna izeneko taldea sortu zuen.

Kostata baina euskarari eta euskal giroari eustea lortu zuen Lekuonak.

Aipatzekoa da bere kontrako giro horretan Gasteizko Bikario Nagusiak ezarri zion debekua: ezingo zuela joan Eusko Ikaskuntzako zuzendaritzak egin behar zuen bilerara.

Baimen bereziak eskatu behar izaten zituen Joxemigelek, baina beti bere arrazoiak emanez.

Bizi behar dugun herria ezagutzeak eta ikertzeak zein kalte dakarren galdetzen nien nire goitik zeudenei.

Mundu guztian herrien kulturak ikertzen ari ziren bitartean, hemen eragozpenak jartzen zitzaizkidan Euskal Herria eta bertako erlijioa ikertzeko.